contra la criminalización de la desobediencia civil

Iniciativa social de denuncia y solidaridad con las personas condenadas por la pieza “Desobediencia Civil” en el sumario 18/98

Manifestua [euskaraz]

Desobedientzia zibilaren alde
Geuk, nahitaezko zerbitzu militarri insumiso garenok, kondenatuak zein prozesatuak ala geure burua ala aitortu dugunok, bakearen aldeko eta gerraren aurkako mugimenduen babes eta aldarrikapen honi atxikitzen zaizkion izen eta erakundeekin,

Indarkeria Ezaren Eguna den urriaren 2an, honako adierazi nahi dugu:

• 18/98 makrosumarioaren harira, desobedientzia zibilaren bultzatzea leporatuta bederatzi euskal hiritarrek jasandako 9 eta 10 urte bitarteko zigorrek sorteen diguten hasarrea plazaratu nahi dugu. Bultzatu izan, bultzatzen eta bultzatuko dugun desobedientzia zibilaren defentsatik erakusten dugu gure ezadostasuna.

• “Comissió de Defensa del Col.legi d’Advocats de Barcelona” erakundearen ondoriekin bat etorriz, beste behin adierazi behar dugu Epaitegi Nazionalak buruturiko instrukzio, epaiketa eta kondea prozesuek ez dituztela gutxieneko berme juridikoak errespetatu. 300 juristak osatu zuten prozesuaren Nazioaretko Ikuskatze Komisioa ere ondorio berara iritsi zen.

• Azkenik, aditzera eman nahi dugu desobedientzia zibila demokrazia aurreratuei konsubstantzial zaien ekintza mota politikoa dela, indarkeria-ezari sakonki loturik zaiona. Auzi honetan, luzatzen eta okertzen den gatazka baten testuinguruan, kondena honek eraldaketa sozialerako bideak moztu nahi ditu, indarkeriaren aurkakoak diren ekintzabide politikoak kriminalizatuta ere. Ardura pertsonaletik jaio den desobedientzia zibilak bere egiten ditu egokitu liezazkiokeen penak; baina baldarki eta berariaz desobedientzia zibila eta terrorismoa nahastea ez da bateragarria sistema demokratiko baten askatasun eraikuntzarekin.

Honegatik guztiagatik, sententziari eginiko errekurtsoa aztertzen ari diren Auzitegi Goreneko magistratuei honekoa eskatzen diegu:

18/989 sumarioko “Desobedientzia Zibila” piezan prozesatu diren pertsonen absoluzio osoa.

Bartzelona, 2008ko urriak 2a
Indarkeria Ezaren Nazioarteko Eguna
Bat egiteko: desobediencia.1898@gmail.com
https://desobediencia1898.wordpress.com

Anuncis

1 comentari»

  Joseba Martin wrote @

insumiso (90) miembro de Kakitzat (90s) (Euskalerriko Koordinakunde Antimilitarista)


Deixa un comentari

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

Esteu comentant fent servir el compte WordPress.com. Log Out / Canvia )

Twitter picture

Esteu comentant fent servir el compte Twitter. Log Out / Canvia )

Facebook photo

Esteu comentant fent servir el compte Facebook. Log Out / Canvia )

Google+ photo

Esteu comentant fent servir el compte Google+. Log Out / Canvia )

Connecting to %s

%d bloggers like this: